2016

Auzo Lagun Catering

Apirileko menua

Maiatzako menua

Ekainako menua

 

CATERING : AUZO LAGUN

* Jangela-zerbitzua irailaren 15an hasiko da  eta ekainaren 19an bukatuko da. Abenduaren 19an eta Otsailaren 13an ez dago jangelako zerbitzua.

* Bi txandetan bazkaltzen dute: (estola handiko jangelan)
- lgo txanda:  Haur Hezkuntza (4 eta 5 urte) eta Lehen Hezkuntzako 1go eta 2. maila                                               - 2. txanda:     Lehen Hezkuntzako 3 – 4  – 5 eta 6garren mailakoak

* 2 eta 3 urteko ikasleek haur hezkuntzako eraikinean bazkalduko dute txanda bakar batean eta gero siesta egingo dute.

* Goizeko eta arratsaldeko eskola-orduen arteko saioan, eskolaume bazkalkideak jangelako zaindarien ardurapean daude, beraz, hauen baimenik gabe ezin izango dute eskolako instalazioetatik alde egin.

* Arazo bat izatekotan Jangelako arduradunarekin harremanetan jarri behar zarete: GLORIA GRACIA

OSASUNA

- Zure seme-alabak alergiaren bat baldin badauka  jangelako arduradunari jakinarazi behar diozu. Medikuaren agiria behar da.

DISZIPLINA

-Ikaslearen jarrera  egokia ez bada jangelako langileek edo arduradunak gurasoei jakinaraziko* zaie. Jarrera desegokia errepikatuko balitz, beharreko disziplina-neurriak hartuko dira, honetarako, gure web orrian kontsulta ditzakezuen Jangelaren Araudia ezarriko da.
* Hiruhilabeteko ikaslearen txostenarekin batera, zuen seme-alabeen jarrera, konportamendu eta jangelaren erabilpenari buruzko  beste txosten bat bidaliko zaizue.

ORDAINKETAK

- Jangelako zerbitzuaren ordainketa gurasoek adierazitako banketxearen kontuaren helbideratzearen bidez egingo da. Ordainketa hilaren  5 eta 10 bitarte egingo da.

 -2014-2015 ikasturterako hauek dira finkatu diren kuotak:
                      

Garraioaren eskubidearekin………..    71 € / Hilero
Ez garraiodunak ……….……………    98 € / Hilero
            
8 kuota berdin ezarri dira urriatik maiatzera. Ekaina eta Irailan ez da kobratzen.
Helbideratutako jangelaren kuota: kontuan saldoa ez izateagatik ordaindu ez duten ikasle guztiek berehala eskutitza jasoko dute eta zenbateko egokia ordainduta dagoela adierazten duen ordainagiria ekartzen ez duten bitartean edo idazkaritzan ordaindu arte ezingo direla jangelan gelditu jakinaraziko zaie.

Helbideratu gabeko kontuarekin: kuota eskudirutan ordaintzen duten ikasle guztiek hilabete bakoitzeko 10a baino lehen egin beharko dute. Hala ez bada, arestian aipatutako gutuna jasoko dute eta jakinarazpen eta baldintzak berdinak azalduko zaizkie.

Kuota ez ordaintzeagatik 10 egun baino gehiago igarotzen badituzte jangelara joan gabe, plaza izateko eskubidea galduko du eta bere tokia beste ikasle batek beteko du.

Edozein egoerarengatik jankide finkoa faltatuz gero, ez du dirua itzultzeko eskubiderik izango.

BAJAK

Bazkalkideen behin betiko bajak jangelako arduradunari jakinaraziko zaizkio hilaren 30a baino lehen, bestela jarraituko balute bezala hartuko dira.
Ikasle hauek ezin izango dute berriro alta hartu jangelan

BESTE BATZUK

- Egun askatuak gelditzeko, gutxienez bezperan eskatu egin behar dira,  lekurik  balego, eta une horretan 5,5 euroko kuota ordaindu beharko dute. Jangela txikian , 2 eta 3 urteko ikasleek ezin dute behin behineko izan

2 ETA 3 URTEKO JANGELAKO ZERBITZUA

Hiru urteko ikasleak, eskolako egoitzapena egin eta gero, jangelan hasiko urriaren 1an eta 2 urtekoak urriaren 15an hasiko dira. Ikasle hauek egunero siesta egingo dute. 2 urteko ikasleen gurasoek aukera izango dute joateko etxera siesta bota baino lehen baina gelditzen badira siesta botatzen derrigorrez geldituko dira eskolan 16:30ak arte.

ARDURADUNAK

-Hiru urteko ikasleak , eskolako egoitzapena egin eta gero, jangelan hasiko dira urriaren 1ean eta 2 urtekoak urriaren 7an hasiko dira. Ikasle hauek egunero siesta egingo dute. 2 urteko ikasleen gurasoek aukera izango dute joateko etxera siesta bota baino lehen baina gelditzen badira siesta botatzen derrigorrez geldituko dira eskolan 16:30ak arte.

 

JANGELAKO ARDURADUNAK

Jangela  kudeaketarako  arduraduna:  JULIO DE ALBA
Jangelako antolakuntza arduraduna:  GLORIA GRACIA

11 JANGELAKO MONITOREAK (eskola handian)

 7 JANGELAKO MONITOREAK (eskola txikian)




Atzera
© 2008 Dunboa HI. Todos los derechos reservados. Desarrollado por lantalau