BIBLIOTECA – MEDIATEKA

Gure helburuak:

• Ikaslean irakurketarekiko gozamena garatzea.

• Liburutegia ikasleen ikaste, irakaste eta prestakuntzarako programan laguntza izatea.

• Liburu-aniztasuna hautematea (narrazioa, olerkia, antzerkia…)

• Irakurketaz gozatu eta hori aukeratu ahal izateko, ikasleengan irakurketa-ohiturak sortu eta sendotzea.




Horretarako, jarduera desberdinak garatzen ditugu:

• Liburuen maileguak ikasleentzat eta familiakoentzat

• Erabiltzaileen prestakuntza

• Astero irakurketa-saioak

• Berrikuntzak aurkeztea

• Gomendatutako liburuak




Merce Aranega
 

Solasaldi literarioak ikasleekin
Gabonetako jarduerak eta irakurketak eta liburuaren eguna
Maleta bidaiariak (1. maila)


Ipuin kontalaria

Liburutegian guztiak behar bezala funtzionatzeko arauak ditugu, gainerako ikastetxeetan bezala; hemen garrantzitsua da isiltasunean egotea eta hitz egin behar bada, ahopean izango da; izan ere, gainerako erabiltzaileak errespetatu behar dira.

Liburutegiko erabiltzaileek txartela izango dute eta mailegua eskatzeko aurkeztu beharko dute.

Liburuak 15 egunez mailegatuko dira eta epea beste 15 egunez luzatu ahal izango da.

Batera eraman ahal izango dira liburua eta ikus-entzunezkoa.

Ikus-entzunezkoen materiala bakarrik asteburuetan eraman ahal izango da.

Entziklopediak, hiztegiak, aldizkariak eta liburutegiko arduradunak komenigarriak ikusten dituen dokumentuak ez dira utziko.

Ez da materialik utziko aldez aurretik utzitakoa ez bada bueltatzen.

LIBURU GOMENDATUAK




HELDUEN LIBURUTEGIA

Ikastetxeko irakasleen gelan kokatuta dago. Bertan liburutegiko arduraduna eta jarduera horretan lankidetzan diharduen gurasoa izango da hurrengo ordutegiarekin:

Astelehena: 9-10
Asteazkena: 4:30-5:30
Ostirala: 4:30-5:30


Helduen liburutegiarekin zerikusia duen jarduera bat honakoa da:

SOLASALDI LITERARIOA

Erabakitakoaren arabera, 15ean behin edo hilean behin liburutegian biltzen gara.

 

 
 
Atzera
© 2008 Dunboa HI. Todos los derechos reservados. Desarrollado por lantalau