2014 -2015

  • Marrazketa        
  • Xakea
  • Ingelera
  • Antzerkia
  • Abesbatza
  • Tenisa
  • Dantza
  • Tenisa
  • Kapoira
  • Jokuak
  • Frantzesa
  • Judoa
  • Informatika

EKINTZA BAKOITZAK 8 € (inguru)  KOSTATZEN DU

Hemen agertzen dira ikasturte honetan izango ditugun kanpoko ekintzak.  Urrian hasiko dira. Informazioa jasoko duzue. 4 urtetik aurrera eskaintzen dira.
Gerta daiteke ekintzaren bat ez sortzea taldea osatzen ez delako.
Orduz Kanpoko ekintza guztiak Guraso Elkarteak antolatuta daude.
Egiten dira euskaraz eta bakoitzak hilean 8 € inguru balio du.
Ordaintzeko, hiruhilabeteko kuota batez egiten da, 24 €koa. Hau dela eta, ekintza bat uzteko edo ekintzaz aldatzeko hurrengo hiruhilabetea hasi baino lehen esan behar da.

Kanpoko ekintzako arduraduna: Gloria Gracia (eskolako irakaslea)
Altak , bajak  edo edozein aldaketa egiteko irakasle honen bidez egin behar dira. Derrigorrezkoa izango da paper bat sinatzea nahi badugu ekintzaz aldatu.

ESKOLA KIROLA

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irungo udalak (IRUN IRUTEN euskara elkartearen bitartez) antolaturiko jarduera hau eskolako kiroletako soinketako irakasleak koordinatzen du.
Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleek parte har dezakete.
Ikasturtean zehar hiru kirol egingo dituzte, astean bi aldiz entrenamendua eta larunbatean partidua. Ordutegia 16:30  -  17:30 arte eskolako patioan.
Ordaindu behar den kuota eskolarra, Udaletxeak jartzen du. Eskolak abisua pasako du.

BESTE BATZUK

- Galdutako arropa: Jantziak ikaslearen izenaz marka itzazue eskatzen dizuegu arropa galdu ez dadin. Dena den, galtzen dena jasotzen joango gara eta hiruhilaren amaiera arte gordeko dugu. Epe hau amaitzean, jabea agertuko ez balitz, jantzi hauek behartsuengana bidaliko lirateke.

- Urtebetetzeak: Gelakideentzako jateko zerbait banatzeko ohitura baldin baduzue litxarkeriaren ordez bizkotxo, gailetak, fruitu lehorrak... ekartzea gomendatzen dugu. Umeentzako antolatzen diren aparteko festetarako gonbidapenak eskolak ez ditu banatuko, ume batzuk baztertuta sentitzen direlako.

- Balore handiko tresnak: ikasleak eskolara balore handiko tresnak ez ekartzea gomendatzen da ("makinatxoak",  jostailu eta joko bereziak...) Galdu edota hondatuko balira ikastetxeak ez du horren ardura bere gain hartuko.

- Telefono mugikorrak: Erabat debekatuta dago telefono mugikorra eskolara ekartzea. Zerbait oso urgentea bada eskolara dei dezakezue. Bestela, abisu guztiak ohar baten bidez egin behar dituzue.


O R D U T E G I A

 



Jolasak eta abestiak





Atzera
© 2008 Dunboa HI. Todos los derechos reservados. Desarrollado por lantalau