2014 - 2015

ESKOLA  KUOTAK

Ikasturtean zehar erabiltzen den hainbat materiala eta ekintza osagarri egiteko, Haur Hezkuntzako 2. ziklo  eta Lehen Hezkuntzako ziklo guztiak  65 €uroko URTEROKO KUOTA BAKARRA ORDAINTZEN DA
Ordaintzeko modua banku-helbideratzea izango da eta    salbuspen moduan eskudirutan ere ordaintzeko aukera dago idazkaritzan. Otsailaren lehen hamabostaldian kobratuko dira.
2 Urteko Gela
2 urteko gelako ikasleen kuota hilerokoa izango da, 8 hilabetetan (urritik maiatza arte) , eta 35 eurokoa.  Ordainketa hilearen 5 eta 10 bitarte izango da lehen aipatu dugun moduan.
Kuotako dirua ordaintzen ez bada ikasleek ezin izango dute parte hartu eskolak  antolatzen duen kanpoko ekintzetan eta beste zerbitzuetan. Ikasle hauen bekak derrigorrez helbideratuko dira eskolako kontu korrentean.

TESTU  LIBURUAK


Testuliburuak eta ikasmaterialak solidarioki programara zainpetuta dauden ikasleek (Lehen Hezkuntza 1., 2. eta 3. zikloa)  ordainketa hauek egin behar dute.

LEHENENGO ZIKLOA
BIGARREN ZIKLOA
HIRUGARREN ZIKLOA
26 €
29 €
15 €

Diru kopuru hau Irailaren lehen hamabostaldian kobratuko da kuotarekin egiten den moduan.
Testu liburu hauek eskolak erosiko ditu, Delegaziotik  eta ikasleengandik jasotzen dugun diruarekin.
Bigarren eta hirugarren zikloko testu liburuak  4 urtean zehar mantenduko dira eskolan, horregatik ondo zaindu behar dira. Galtzen edo puskatzen badira osatutako batzordea jarriko duen zigorra gurasoek ontzat emango dute.
Testu liburuak ordainduko ez duten ikasleak behartuta daude erosteko liburutegi batean eta ordaindu bere kostu osoa. Beste aldetik ikasle hauek ezin izango dute Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen beka eskatu.

 



Atzera
© 2008 Dunboa HI. Todos los derechos reservados. Desarrollado por lantalau